"Juramos goardar et defender el Reyno de Navarra, sus fueros, costumbres et libertades"
"Nafarroako Erresuma, bere foruak, obiturak eta askatasunak zaintzea eta defendatzea,zin agiten duzu..."
FABA ERREGEA
HISTORIAREKIN HITZORDUA

“Infanzones, fijosdalgos, esforzados caballeros, bellas damas, doncellas de rostro hechicero…, ¡oid!, ¡oid!, ¡oid!…; horrela hasiko da Faba errege edo erreginaren hurrengo koroatze zeremonia. Esaldi honekin hasiko da edizio berri bat antzinako zeremonia birsortuz, ekitaldi bat hainbat mende atzera eramaten gaituena, Nafarroako erresumaren muinetan denboran eramaten gaituena, estatu independientea zen arte. Erregeak, nobleak, kleroak, koblakariak, heraldoak, juramentuak, foruak, dekretuak, armarriak, burukoak, tunikak, ezpatak, zutoihalak, tronpetak, barroko musika, erdi aroko jantziak, Nafarroako erromantzea, dantzak,…; guzti hau festa honen gozagarria izango da. 



NAFARROAKO MONARKIA
Historialariak diotenez, nahiz eta ados ez egon, ahozko ohiturak diotenez, Ezkaurre harkaitzeko kobazulo batean, Izaban, 300 noble elkartu ziren 8. Mendean, musulman tropen  jazarpenaren aurrean, eta non horietako bat, buruzagi gisa aldarrikatu zuten. Eneko Aritza zen bere izena, Iruñeko erresumaren lehenengo erregea. Ezin dugu ziurtatu lehenengo koroatzea, Izaban izan zenik, Altsasun ere sinistu eta defendatzen dute lehentasun hori historian. Baina egia da, hor dagoela hipotesia, kondaira, eta Garces familia (Erronkarin jarraitzen dute) hori egiaztatzeko. Han dago Rodrigo Ximenez de Rada Jaunaren lekukotasuna ziurtatzeko, Eneko gizon gudaria zela, Bigotzatik helduta, eta Pirinioetako bailaran babestu zen, mairuen kontra borrokatzeko.
Bai latin iturriak eta arabiarren ustez, lehen buruzagia duten eremu honetan Enekones (Ibn Haiyan), Eneko Garseanes (libro de la Regla de Leyre).edo Eneko Arista (Ibn Hazm) izan zen. Eneko, Garsearen aita, eta Fortunen aitona zen. Meya kodex urte batzuk beranduago zion, bera zela Pampilonensium regum (Iruñeko erregea)
Bitxikeria gisa bezala, XIV mendean Izaban bazeuden hogei pertsona baino gehiago Enneco izenarekin, kontutan izanda, izen hau ez zela agertzen ez Erronkari Ibarran edo Nafarroan. Bazeuden bi salbuespen, bat aranaren barruan eta bestea Otsagabian, baina biak Izabakoak ziren, biak bere herritik kanpo bizi ziren. Denborarekin Garseanes abizena, Garces (lehenengo erreal dinastia) abizenera eratorri zen., abizen honekin agertzen da, Jakatik Erronkari Ibarraraino doan lurralde zerrenda honetan, batez ere sendotuta azkeneko aran honetan.
Guzti hau geratzen da hemen idatzita. Gai korapilatsua egiten da, dokumentu falta eta kondairak nahasten dira, baskoien lehenengo erregeari buruz hitz egiterakoan, hasieran Iruñeko erresuma zena, geroago Nafarroako erresuma bihurtu zen. Edonola ere, argi dago Erronkari, Zaraitzu eta Aezkoako ibarrak garrantzi handia izan zuten Nafarroako erresumaren jaiotzarekin.
Edonola ere, garai haietan Nafarroa jaio eta hazi zen Erresuma bezala, Foruak eta askatasunak sortu ziren. Erregeek koroatze prozesu berezi bat jasan behar zuten, aurretik zin egiten zuten foruak gorde eta hobetuko zituztela. Mendeetan zehar, zeremonia hau Iruñeko katedralean ospatzen zen Sagrario ama birjina lekuko zela, 1946. urtetik aurrera Andra mari erreginaren katedrala bezala ezagutzen duguna. Errege berria zin egin eta koroatua izan ondoren, jarraian ezkutu baten gainean altxatzen zuten, batera oihukatuz Erreal!, Erreal! Erreal!.


FABA ERREGEA
Urteak, mendeak, erregeak eta dinastiak pasa ziren eta azkenik Tibaltarrak, Xanpaina etxekoak, Frantziatik etorriak, Nafarroako tronura heldu ziren. Ordura arte Nafarroako erregeak gizon zakarrak, borrokazaleak,eta gerlariak ziren; eta Tibalt frantsestuekin iritsi zen Nafarroako erresumara postu dotore, findutako portaera, ohitura egokiak, zeremoniak, eta Erriberriko gaztelu dotorea.
XIII. mendean, Tibalt I, Xanpaina dinastiako lehenengo erregeak, ohitura bitxi bat ezarri zuen, Faba erregearen festa. Ezin dugu ahaztu, errege hau, Antso Azkarrarekin eta bere aurretik tronuan izan zirenarekin konparatuz, gerlaria baino poeta zen.
Urtean behin, beti urtarrilaren bosta zela, epifaniaren bezperan, Nafarroako erregeak, une horretan, erreal egoitza zeukaten lekuan, herriko haur behartsuenak, festa handi batera gonbidatzen zituzten. Egun horretan haurrak inoiz bezalaxe jaten zuten, bazkaria amaitzean sukaldariak, mahai gainean sekulako pastela jartzen zuen, hainbat haur hainbeste zati mozten zuen, pastela barruan baba bat ezkutatzen zen. Zatitua izan ondoren haur bakoitza puska bat hartzen zuen, azkenik, zorioneko haur bat izaten zen, konkretuki baba aurkitzen zuena. Hurrengo egunean, urtarrilak 6, ume hura erregetasun apaingarriekin janzten zuten, handik aurrera, ohoreak eta ongintzak merezi zuen.
Nafarroako artxiboan gordetzen diren dokumentuetan, agertzen den informazioan hau da: 1381 (Lizarra), 1413 (Zangoza), 1423 (Tutera), 1424 (Tafalla) eta 1439 (Iruñea); gehiengo kasuetan, Erriberri hiria dugu, ohiko egoitza bezala ospakizun honetarako. 1381. Urteko dokumentuetan agertzen den bezala“el petit rey” izenarekin

Jakina da, 1361ean faba errege bezala koroatua izan zen haurra, bizitza guztirako pentsio bat jaso zuen. Iruñean, 1382ko apirilaren 1eko, dokumentu bat aipatzen du, Karlos II agindu zion Guillem Plantarosa, erresumako diruzainari, Remon Zariquiegui, Lizarra merindadeko hartzaileari, kontuan jasotzea, 18 libera, 16 soldata eta 4 carlin diru; Petrico Sanz (urte horretako faba erregea) janzteagatik, eta Lizarrako San Frantzisko fraideei janariarengatik, Petricok ordena horretan fraide bihurtu zenean. Bitxia bada, lehen aipaturiko Petrico Sanz, 1381ean berriz saritua izan zen, oraingoan datu bakarra bezala, Karlos II 4 gari karga ematea agindu zuen.
1383ko urtarrilaren 6ko jaialdian, erregea jostunari 40 soldata ordaindu zion Faba erregeko, haurrari jantzia egiteagatik; alkandorarengatik 8 soldata; zapatengatik 4 soldata eta 6 diru; eskularruengatik 2 soldata eta 6 diru; gerriko eta poltsarengatik 10 soldata; urre hariko zinta erreal mantuan jartzeagatik eta jantzi guztia forratzeagatik 12 soldata. Garai haietan ohitura zen erregeak, Faba erregeari 6 gari karga oparitzea. Kronikak diotenez sekulako festa izan zen.
1391ean Erriberrin ospatu zen jaialdia, dakigunez Faba erregearen jantzia cote, sobrecote, mantua, barret, galtzak, alkandora, azpiko galtzak, gerrikoa, poltsa, gabinet eta zapatak osatzen zuten.
1398an, erregeak agindu zuen, ohituraren araberan, Erriberriko Petit Gailloteri 20 libera eta 18 soldata ordaintzea Faba erregearen jantziarengatik.
1410. urtean, Nafarroako erregea Frantzian zela, Leonor erreginak Errege eguneko festa ospatu zuen, bere seme-alaba maiteek, hots, Castelbongo bizkonteak, bere lehen alabak eta Isabel printzesak tomasen placer, y como en alegría y deporte nos habemos tenido un chico rey de la faba en nuestra casa, y hecho hacer las despensas de las fiestas a la cual asistieron sus hijos, doncellas, dueñas, caballeros y escuderos de la tierra”. eta garapito bat ardo txuri, zortzi garapito ardo gorri eta hogeita zazpi libra behiki jan eta edan zituzten, hala nola ahariak, oiloak, eperrak, arrautzak, arroza, barazkiak… Guztira 20 libra eta 15 soldata gastatu ziren.
1422an, Erriberrin, Faba erregearen koroatze banketera joan ziren pertsonaien artean hauek ziren: Iratxeko abadea, Frantziako dofinaren enbaxadorea, alferiza, erregearen sasiko alaba, hiru behartsu eta erregearen gorteko ohiko langileak.
Ikusten dugunez jaialdi hau, epifania egunean ospatzen zen, batzuetan Tuteran, Lizarran, Iruñean, baina batez ere Erriberrin, dirudienez hau zen Nafarroako erregeen egoitzarik gustukoena.
Ohitura xelebre honek iraundu zuen Nafarroan XIV. Mendetik XV menderaino, gaizki ikusia egon zen  arte. Geroago, nahiz erregeak ospakizun hau alde batera utzi, herriak ikasi zuen jarraipen bat ematen, Faba erregearen izendatzearen ohitura mantentzen. Izendapen hau izaera herrikoiago bihurtuz, Iruñeako gazteriaren esku zegoen eta Nafarroako gazteriaren errege bezala izendatua izan zen. Urtero hautaketa bakoitza kalean algara handia lagunduta etortzen zen.1765arte, dekretu-erreal baten bidez, goren eta erreal erresumaren kontseiluak agindu zuen ospakizuna debekatzea, argudiatuz, tradizio honen kontura egindako gehiegikeriak. Dekretu hura zioen: “Teniendo presente el Consejo que con el motivo y el regocijo y festividad de la víspera y día de Pascua de Reyes se ha estilado en esa ciudad y sus barrios extramuros, el disparo de armas de fuego, voladores, busca pies, ruedas, y otros artificios de fuego por las calles, saliendo en cuadrillas de noche por ellas, vitoreando al que eligen por Rey, con voces desentonadas e impropias al Misterio que se celebra en ambos días, que solo sirven de alboroto e inquietud del pueblo. Y deseando el Consejo atajar absolutamente semejantes demostraciones y apariencias de regocijo con las malas resultas en que comúnmente terminan: Acuerda y manda, con consulta del Excmo. Sr. Conde de Ricla, Virrey y capitán general de este Reino de Navarra, sus fronteras y comarcas, que ningunas personas, de cualquiera estado, calidad y condición que fuesen, desde la publicación de esta providencia salgan de noche por las calles con músicas, armas, fuegos artificiales, ni en cuadrillas, disparando en ellas, ni dentro de las casas, armas ni cohetes con semejante motivo, sin licencia del Consejo, pena de cincuenta ducados. Siendo responsables los padres por los hijos, y los amos por los criados”
Eta edonork, ezjakintasuna argudiatu ez zezan, kaleetan eta ohiko tokietan, erabaki hau argitaratu zen, pregoilari eta nuntzioen bitartez.
Jai hau kaleetan ospatzeko ohitura erauztea lortu zen, baina ez zena lortu, etxeen barruan ospatzearen ohitura kentzea. Nabaria zen, Nafarroako gizartean sustrai sakonak zituen jai bat zela. Esan beharra dago, jai honen aztarnak ez ziren inoiz desagertu. Hain zuzen ere, gaur egun, urtarrilak 6an, errege egunean, etxe gutxitan faltako da babaz beteriko erroskoa-